Informazio zerbitzuek eta iturri militarrek baieztatu dute Ipar Waziristanen hil dutela Mehsud. 2010ean hiltzat jo zuten talibanen buruzagia, CIAk egindako eraso batean, Pakistango Barne Ministerioak orduan jakinarazi zutenez. Baina albistea gezurtatu zuen Pakistango Informazio Zerbitzuak hilabete batzuetara, The Guardian egunkariari egindako adierazpen batzuen bidez.
CIArentzat kolpe gogorra izan zen, hura harrapatzeko neurriak gogortu baitzituen, Al-Qaedako beste kide batzuekin bideo batean agertu ondoren.