Mundua

AEBetako egunkari batean tiroketa izan da eta lau lagun hil dituzte

Gutxienez 20 lagun zauritu eta lau hil dituzte Marylandeko Annapolis hirian Capital Gazette egunkariak duen egoitzan izan den tiroketan.

2018ko ekainaren 28a
07:02
Entzun

Atxikita daukate susmagarri bat, tiroketaren egilea izan daitekeelakoan.

Phil Davis egunkari horretako kazetariak The Baltimore Sun egunkariari esan dionez, hainbat lagunek jaso dituzte tiroak. Zauriak hogeitik gora dira, eta hildakoak gutxienez lau. Eraikina jendez hustuta dago dagoeneko.

Larry Hogan Malylandeko gobernadoreak twitterreko kontuan jarri du "lur jota" dagoela gertatutakoarekin, eta herritarrei eskatu die betetzeko poliziaren aginduak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.