AEBetako eta Frantziako enbaxadei eraso diete Sirian
DAMASKO. Siriako presidente Bashar al Assaden aldekoak AEBen Damaskoko enbaxadan sartu ziren atzo, eta Frantziakoari eraso zioten, harriak jaurtiz. Bi eraikin horien aurrean protestak egin zituzten joan den ostiralean, Robert Ford enbaxadore estatubatuarra eta Eric Chevallier frantsesa Hamara joan ondoren zer gertatu den gertutik jakitera. Istilu larriak izaten ari dira hiri horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu