Ameriketako Estatu Batuetako Armadako helikoptero batek istripua izan zuen herenegun gauean ekialdeko Kunar eskualdean. Khrysten Dorn jeneralak jakinarazi zuenez, airekoan zihoazen militar guztiak, hamar, hil egin ziren istripuan. Asadabad herritik gertu erori zen helikopteroa, hain zuen ere, eremu menditsu batean. Talibanen kontrako eraso batean parte hartzen ari ziren militarrak istripua izan zenean, baina helikopteroa ekintzaileek suntsitu izana baztertu zuen Washingtonek. Okupazio indarrek iazko abuztutik herrialdean izandako istripu larriena izan zen herenegun gaueko. Espainiako Armadako hamazazpi militar hil ziren iazko abuztuan Heraten.
Lau taliban hil dituzte
Afganistango Armadak, bestetik, ustezko lau ekintzaile taliban hil zituen herenegun gauean hegoaldeko Zabol eskualdean. Kaldak herrixkan eraso bat prestatzen ari zirelakoan eraso zieten. Herenegun beste bost pertsona hil ziren borroketan.
AEBetako hamar militar hil dira helikoptero istripu batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu