AEBetako armadako helikopteroak Siriako lurretan sartu ziren atzo, Irakeko mugatik urre, eta Bou Kamal inguruko etxebizitza bati eraso zioten lekukoek agertu dutenez. Erasoaren ondorioz, zortzi lagun hil dituzte, besteak beste, gizon bat, haren lau seme eta eraikuntzako bi langile. Hildako guztiak zibilak zirela azpimarratu dute Siriako Gobernuaren inguruko iturriek.
Hain zuzen ere, Damaskok AEBen erasoa jasan zutela salatu zuen atzo, eta ordu batzuren buruan iritsi zen AEBetako armadaren baieztapena. Militar estatubatuarren arabera, "Irakeko Al Kaedaren laguntzaile atzerritarrak" ziren erasoaren jomuga.
Siria ekialdea ingurune gatazkatasua da AEBek Iraken inbasioa abiatu zutenetik. Izan ere, Washingtonen arabera eremu hori aterbetzeko erabiltzen dute erreboltariek.
Mundua
AEBetako helikopteroek Siriari eraso diote
Zortzi zibil hil dituztela salatu du Damaskok. Erasoa baietztatu du AEBetako armadak, eta helburua "Al Kaedaren laguntzaileak" zirela zehaztu dute. Irakeko mugan egin dute sarraldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu