Irakeko okupazioaren ondorena
AEBetako hiru soldadu eta bi polizia irakiar hil ditu erresistentziak Bagdaden
AEB Amerikako Estatu Batuetako hiru soldadu eta bi polizia irakiar hil dituzte gaur goizean Bagdaden, Irakeko erresistentzia armatuak granadaz egindako eraso baten ondorioz. AEBetako iturriek adierazi dutenez, hiru ekintzailek eskuzko granada bat jaurti dute AEBetako soldaduak eta poliziak zihoazen 'Bradley' motako ibilgailu baten aurka, eta bostak mementoan hil dira. Iazko maiatzaren lehenean George W. Bushek AEBen erasoak amaitu zirela iragarri zuenetik, AEBetako 200 soldadu baino gehiago hil dira erresistentziak egindako erasoen ondorioz, eta okupazioaren hasieratik 500dik gora.
Ricardo Sanchez Iraken dauden koalizio tropen komandanteak armak uzteko deia egin zien atzo Saddan Husseinen jarraitzaileei, eta koalizio tropek ekintzaileen bila jarraituko dutela iragarri zuen. Sanchezek atzo adierazi zuenez, iragan astean Irak erdialdean egin zituzten 150 operaziotan ustezko 360 ekintzaile atxilotu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu