Iraken okupazioa

AEBetako indarrek 43 miliziano xiita hil dituzte Najaf hiri santuan

AEBeako Armadako iturriek jakinarazi dutenez, 43 ekintzaile xiita hil dituzte Najaf hiri santuan. Iturri horien arabera, bart gauean gertatu dira enfrentamenduak, ordu arte Espainiako tropen esku zegoen Najafeko basea AEBetako soldaduek beren ardurapen hartu eta gero. Xiiten hiri santuetako bat da Najaf, eta Muktada Al Sadr buruzagia han dago gotortuta. Hain zuzen ere, Al Sadr izan zen duela egun batzuk xiiten oldarraldia bultzatu zuena. Soldadu estatubatuarrak Najafeko leku santuetara sartzen badira AEBak "infernu" bilakatuko direla egin zuen atzo mehatxu Al Sadrek. Haren jarraitzaileetako asko tenpluetan daude gordeta.

2004ko apirilaren 27a
11:24
Entzun
AEBetako iturrien arabera, borroka handiak izan dira bart gauean Najafen. Espainiako Gobernuak erabaki zuen estatu horrek Iraken dituen tropak itzularaztea, eta haien ardurapean zegoen Najafeko basea. Atzo alde egin zuten espainiarrek Najafetik, eta AEBetako tropek hartu dute haien lekuan.

Hain zuzen ere, soldadu estatubatuarrek espainarren ordezko lekua hartu eta ordu gutxiren buruan gertatu dira borrokak. 43 miliziano xiita hil dituztela azaldu dute AEBetako iturri militarrek, baina soldaldu estatubatuarrik hil edo zauritu denetz ez dute argitu.

Najaf AEBetako tropek setiatuta dute azken egunetan, Muktada Al Sadr xiiten oldarraldia gidatu duen buruzagia han gordeta dagoelako. Setioa kentzearen truke milizianoak desarmatzek eta bere burua entregatzeko eskatzen diote Al Sadri, baina badirudi ez dagoela amore emateko prest. Areago, Najaf xiiten hiri santuetako bat izanik, baldin eta soldadu estatubatuarrak tenpluetan sartzen badira AEBak "infernu" bilakatuko direla egin zuen mehatxu atzo Al Sadrek.

Egoera gaitza Falujan

Najaf ez ezik, beste hiri bat ere setiatua dute AEBetako indarrek: Faluja suniten gotorlekua. Borroka handiak gertatu ondoren, nolabaiteko menia jarri zuten indarrean duela bi aste, baina atzo tregoa aldarrikatuz geroztiko borroka latzenak gertatu ziren. Hain justu, AEBetako zein Irakeko indarrek osatutako patruila bateratuek hartu behar zuen gaur hiriaren kontrola, baina atzoko borrokak medio, buruzagi militar estatubatuarrek neurri hori atzeratzea erabaki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.