AEBetako Justizia idazkariaren etorkizuna kolokan

2012ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
AEBetako presidente baten kabineteko kide batek lehen aldiz zigorra jaso dezake. Ordezkarien Ganberak Eric Holder Justizia idazkariak desmen egin duela erabakitzen badu justizia bide luzea egin beharko du honek auzitegietan. Bart ziren erabakia hartzekoak, eta, aurreikuspenen arabera, Holderrek zigorra jasoko du. Mexikon 2009an legez kanpo sartu zituzten 2.000 armen auziko agiriak aurkezteari uko egiteagatik dago ataka horretan.

Barack Obama AEBetako presidenteak pribilegio exekutiboa erabili du, ustez droga trafikatzaileak harrapatzeko eginiko operazioa ez azaltzeko. Operazioak huts egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.