iraken okupazioa

AEBetako kongresuak atzera bota du Iraketik tropak ateratzeko ebazpena

403 boto AEBetako tropak Iraken jarraitzearen alde; 3 kontra. Alderdi Demokratak aurkeztu du ebazpena, baina alderdi horretako kideek ere beraien ebazpenaren kontra egitea lortu du Alderdi Errepublikarrak. Izan ere, beste ebazpen batekin erantzun dute errepublikarrek demokratei, eta hura onartu da aldeko 403 botorekin eta kontrako 3rerik. Ebazpen horretan jasotzen denez, "Iraketik tropak behar baino lehen ateratzea ez du onartzen AEBetako hauteslegoak".

2005eko azaroaren 19a
13:23
Entzun
Bozketa egin aurretik eztabaida sutsua izan dute AEBetako Kongresuan.

John Murtha demokrataren ekimenez aurkeztu zuten ekimena. Murtha Vietnamgo gerran ibili zen. Iraketik tropak erretiratzea eskatzen zuen AEBek ez zutelako lortu Iraki egonkortasuna eta segurtasuna ematerik. Han dauden soldaduek ahal zuten guztia egin zutela azpimarratu du, baina orain handik joateko garaia iritsi dela.

Errepublikarrek gogor erantzun dute ordea. "Koldarrek amore ematen dute, eta alde egin, Marineek inoiz ez" esan du Jean Schmidtek. Marine batek horixe esateko esan ei dio.

Errepublikarren ebazpen horretan tropei babesa azaltzen zaie, eta AEBek "terrorismoaren kontra daramaten borrokaren baitan" kokatzen dute Irakeko okupazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.