Presidentetza hartu zuenetik inoiz ez da ataka horretan aurkitu George Bush presidentea --errepublikanoa--; eta ez daki bere agintaldian zenbaterainoko eragina izan dezakeen. Elkarlanerako prest dagoela jakinaraziz, Kongresuan "eremu komuna" lortzeko deia egin zien atzo demokratei.
The Wall Street Journal egunkarian artikulu bat argitaratu zuen atzo AEBetako presidenteak bere asmoen berri emateko. Atzerri politikan aldaketa handirik egiteko asmorik ez duela argi eta garbi utzi zuen: "Uste dut AEBak munduan beren eragina zabaltzeko prest daudenean, AEBak seguruagoak direla, eta mundua ere seguruagoa dela".
AEBak
AEBetako Kongresuak gaur abiatuko du legealdia, demokratak nagusi direla
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu