Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) lau soldadu hil dira gaur Iraken, iparraldean, bi helikopterok talka egin ondoren, AEBetako armadak esan duenez.
Ez du gertaeraren xehetasunik eman. "Ikertzen ari gara baina gauzak ez daude garbi. Hala ere, ez dirudi etsaiaren ekintza izan denik", dio oharrak.
2003ko martxoan okupatu zuten AEBek Irak, eta harrezkero haien 4.236 soldadu zendu dira han. 140.000 soldadu ditu Iraken.
MunDUA
AEBetako lau soldadu hil dira Iraken, bi helikopterok talka egitean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu