AEBetako 'marine' ohi bat bide zibiletik epaituko dute
washington Jose Luis Nazario AEBetako marine ohia bide zibiletik epaituko duten aurreneko militar ohia izango da. Iraken armarik ez zuten lau irakiar hil izana leporatzen diote. Faluja hirian izan zen hilketa, 2004an, eta bi urte geroago utzi zuen armada. Nazariok bere kontrako kargu guztiak ukatu ditu. Kalifornian epaituko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu