AEBetako polizia batek hil egin du Trumpen jarraitzaile bat hiltzeagatik susmagarria zen gizona

Tirokatu egin dute hura atxilotzen saiatzen ari ziren bitartean.

Arrazismoaren aurkako protestak Portlanden. ETIENNE LAURENT / EFE
Jone Bastida Alzuru.
2020ko irailaren 4a
11:03
Entzun

AEB Ameriketako Estatu Batuetan Poliziaren indarkeriaren auziak ez du etenik, eta beste hilketa bat jazo zen atzo. Kasu honetan, herrialdeko agente federal batek Donald Trump presidente estatubatuarraren jarraitzaile bat hiltzeagatik susmagarria zen gizona hil du, tiroz, hura atxilotzen saiatzen ari ziren bitartean.

The New York Times egunkariaren arabera, Michael Forest Reinoehl da Poliziak hil duen gizona, eta joan den asteburuan Portlanden izandako liskarretan Trumpen jarraitzaile bat hil izana leporatzen zioten. Lacey herrian hil dute, Washingtonen. Justizia Departamentuaren arabera, agenteek adierazi dute Reinoehli tiro egin ziotela hark “pistola bat” zuelako; ikertzaileek oraindik ez dute hori berretsi.

Ostegunean Vice News katean argitaratutako elkarrizketa batean, Reinoehlek itxuraz onartu egin zuen berak hil zuela Aaron J. Danielson, Trumpen jarraitzailea eta Patriot Prayer mugimendu ultraeskuineko kidea zena –bi tiro jaso zituen-, adieraziz “ez zuela beste aukerarik”, eta bere buruaren defentsan aritu zela, Danielsonek berari eta bere lagun bati labanaz eraso egin zielako. Istiluak arrazismoaren eta Poliziaren indarkeriaren aurkako protestarien eta Trumpen jarraitzaileen artekoak izan ziren.

Reinoehl oraindik ez zuten formalki akusatu Danielsonen hilketagatik, eta gertakaria ikertzen jarraitzen zuela esan zuen atzo Portlandeko Poliziak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.