Hillary Rodham Clinton senadorea 2008ko hauteskundeetan Alderdi Demokrataren presidentziarako hautagai izateko lehian sartu da, bere webgunean paratu duen bideo baten bidez jakianrazi duenez. Lehian dela, "irabazteko", esanez hasi du iragarpen hitzaldi hori.
Zehazki, bere hautagaitza bultzatzen hasteko batzordea eratu duela agertu du Rodham Clintonek, eta urrats horrekin bere asmoa Bushek hondatu dituen AEBeak bere onera itzultzeko bidean jartzea dela. Horretarako, herritarrekin "elkarrizketa" bat abiatu nahi duela adierazi du, helburu hori nola bete aztertzeko. Irakeko gerra, eta osasun eta gizarte zerbitzuen gainbehera jarri ditu senadoreak Bushek eragindako kaltearen adibidetzat.
Nolanahi ere, dagoeneko badu aurkari bat Alderdi Demokratako primarietarako: Barack Obama senadorea, hautagai izateko asmoa duela iragarri baitu aste honetan. Gainera, haren helburuak beteko balira lehendabiziko presidente beltza litzateke Obama.
Hillary Rodham Clinton legelaria da eta senadorea New Yorketik. Haren senarra, Bill Clinton, AEBetako presidente izan zen 1993tik 2001era.
Mundua
AEBetako presidentziarako lehian sartu da Hillary Rodham Clinton
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu