Pentagonoak uste du Afganistanen oinarri sendoak daudela AEBetako tropak handik pixkanaka ateratzen joateko 2014 bitartean. Barack Obamak udan horretarako aurkeztutako prozesua —eta hango segurtasuna afganiarren esku uzteko trantsizioa— bideragarria iruditzen zaio. Hori jaso du Defentsa Departamentuak sei hilabetean behin ateratzen duen txostenean; herrialdeko leku askotan indarkeriak behera egin duela nabarmendu du. Handik ateratzeko azalpena — «Afganistan seguruagoa da duela hamar urte baino»— ez da egun egokienean etorri, ordea: suizida batek hamahiru soldadu estatubatuar zerraldo utziditu-eta autobusezin blindatuagoa txikitzeko adina indar zuen lehergaiarekin, Kabulen. 2001etik, gerra hasiz gerotik, NATOk ez du horrelakorik jasan.
Taliban baten autoak jo eta eztanda izugarria ikusi du taxi gidari batek, hiriburuko zentro-zentroan, sei bat militarren gorpu lurrean ere kontatu ditu, eta handik igarotzen ari ziren hiru ikaslerena ere bai. Gerora, New York Times-ek esan du gutxienez hamahiru militar hil direla, AEBetakoak denak; NATOk, baina, ez du baieztatu, eta lau zibil ere erori dira bidean. Talibanek, Zabiulla Mujahid bozeramailearen bidez, xehetasun gehiago eman dituzte: autobusa lehertzeko 860 kilo lehergailu erabili dituzte. Haien arabera, gainera, autobuseko militar guztiak hil dira: 25.
AEBetan friboloa iruditu zaie Pentagonoak egoera aurkezteko duen modua; iraingarri, soldaduen albistea jaso dutenean, eta oposizioak kritikatzeko erabili du gertatutakoa; gertaeren nondik norakoak ezkutatu izana leporatu dio. Komunikabideen bidez jakin dute, gainera, ez dela soldaduen kontrako eraso bakarra izan: NATOren beste hiru soldadu hil dituztela Kandaharren—australiarrak horiek—, eta, hildakoez gain, gutxienez beste bederatzi zauritu dituztela.
Afganiar polizien jantzia zeraman gazte bat hasi da tiro eta tiro, hildakoak eta zaurituak eragin ondoren hantxe hiltzea lortu duten arte. Ustezko soldaduak ederki zekien zer egiten ari zen, NATOren ikertzaileen ustez. Asadabad hirian ere emakume batek oinean zeraman bonbak lehertu eta lau lagun zauritu ditu, eta atzokoa gutxi balitz bezala, bezperan ere hiru atentatu larri izan dira NATOren segurtasun indarren aurka.
Atzokoa egun gogorra izan zen, eta AEBek Afganistandik doazela esan dutenetik giroa are gaiztotuago dago, talibanek argi utzi nahi dietelako ez direla garaile aterako handik. Nazio Batuen Erakundeak ohartarazi du aurten hildakoen kopurua %40 igo dela, eta azken urteotako goranzko joerak geldiezina dirudiela.
Estrategia aldaketa
NATOk Afganistango leku gehienak mendean hartu izanaren mendekua dira ekintzok Pentagonoarentzat. Txostenean hori esaten du. Afganistango talibanak ahul daude, baina benetako arriskua Pakistandik dator: «Pakistanen salbu sentitzen diren matxinoak dira benetako mehatxua Afganistan egonkorra lortzeko». Batez ere Haqqani sarea aipatzen du, eta berriz ere Pakistango gobernua kritikatzen du, talibanen babeslekuak deuseztatzeko ezer egiten ez duelako: «Era horretan, pasiboki bada ere, matxinoei laguntzen ari da». Hamid Karzairen gobernuaren ezintasuna eta haren inguruan dagoen ustelkeria ere oztopo larriak iruditzen zaizkio Afganistan egonkortzeko.
Oro har talibanen antolaketa ahulduta—baina ekintza kontrolaezinek kezkatuta —, estrategia aldaketari ekin diote tropak aterako dituztela esan baino lehenagotik. Kolonbia Planaren estrategia bera erabiltzen hasi dira, adituen arabera. Plan hori tropen laguntza baino gehiago hango segurtasun indarrak indartzean datza, eta, herritarren laguntza bereganatzean.
Baina egoera onenean jarrita ere, pentsaezina da herri osoa kontrolatuko duen gobernu sendorik, are gutxiago Afganistango instituzio ahuletatik eratorria. Ezjakintasuna da nagusi, mugetan arazo historikoak konponezinak direla dirudi, eta leinuetan oinarritutako gizartean beti egongo dira mendiak talibanak, sortzeko, hasteko eta babesteko.
AEBetako segurtasunari gogor eraso diote talibanek Afganistanen
Tropak erretiratzeko «oinarri sendoak» daudela esan duten egunean, NATOko 16 soldadu hil dituzte; 13 estatubatuarrak diraGerra hasi zenetik Kabulen nazioarteko indarren kontra izaniko ekintza bortitzena da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu