Mundua

AEBetako senatuak ere baiezkoa eman dio 'terroristak' auzitegi militarretan epaitzeko legeari

Asteazkenean Kongresuan bezala, ustezko =i terroristak=i auzitegi militarretan epaitzea indarrean jarriko duen legeari oniritzia eman diote AEBetako Senatuan. Bi ganberen babesa jaso ondoren, legea bihar bertan sinatzeko asmoa du George Bush presidenteak. Giza eskubideen aldeko elkarteek eta demokratek gogor gaitzetsi dute ekimena.

2006ko irailaren 29a
10:22
Entzun
"Tresna hau behar dugu terrorismoaren arkako borrokan. Sortzen diren mehatxuei aurre egiteko erasoaldiari eutsi behar diogu. Hau terrorismoaren kontrako beste eraso bat da", adierazi du Bill First Senatuko gehiengo errepublikanoaren bozeramaileak legearen aldeko jarrera arrazoitzeko.

Senadoreetatik 65ek bozkatu dute proiektuaren alde; 34k, berriz, aurka. Oro har, errepublikanoak egitasmoaren aldekoak dira. Demokratak, berriz, oso kontra agertu dira: lege horren bidez atxilotuen eskubideak urratuak izateko aukera handiak sortzen direla iritzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.