Iraken inbasioa

AEBetako soldaduak eta irakiar xiitak gogor ari dira borrokan Najafen

Ameriketako Estatu Batuetako tankeak Najafera sartu dira, hilerriraino, eta han borroka gogorrak izaten ari dira Muktada al-Sadr buruzagi xiitaren eta AEBetako soldaduen artean. Bestalde, Abu Gharib kartzelako 315 preso askatu egin dituzte.

2004ko maiatzaren 14a
12:33
Entzun
Tanke, kanoi eta metrailadore egin dute eraso kolaizioko indarrek, eta irakiarrek granadak jaurtitzekaek eta morteroak erabili dituzte kontra-erasorako. Helikoptero bat ere ibili da hiriaren gainekaldean. Ez dute esan zauriturik-edo ba ote dagoen.

315 preso aske

Bestalde, torturak egin dituzten Abu Gharib kartzelako 315 preso aske utzi dituzte gaur. Preso horien askatasuna iragarrita zegoen. Autobusetan sartu, eta Irakeko komisaldegi desberdinetara eraman dituzte, han sinatu eta aske geratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.