AEBetako soldaduek hamar lagun hil zituzten atzo arratsean Irakeko Duwaijat herrian. Bertako polizia iturrien arabera, soldaduek etxebizitza bat miatzen ari zirela tirokatu zituzten. Hildakoetako zazpi familia berekoak ziren, iturri berberen arabera. Operazio berean hamabi lagun atxilotu eta AEBen base militar batera eraman dituztela dio Irakeko Poliziak.
Joan den ekainaz geroztik Irakeko segurtasun indarrak arduratzen dira hiri nagusien zaintzaz, eta AEBetako soldaduek populazio urriagoko guneak dituzte kontrolpean.
Mundua
AEBetako soldaduek hamar lagun hil dituzte Iraken
Etxebizitza bat miatzen ari zirela bertan zeudenak tirokatu dituzte soldaduek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu