iraken okupazioa
AEBetako soldaduek ondo tratatu dezaten bitartekari lanak egiteko eskatu dio Husseinek epaileari
Sadam Husseinen Irakeko presidente ohiaren eta beste zazpiren kontrako epaiketarekin jarraitzen hari dira gaur. Zortzi lagunetatik azkena eraman dute Hussein, Korana besapean zuela. Mujahidinei pazientzia eskatzen dien Koraneko bertso batzuk irakurri ostean, epaileari eskatu dio, AEBetako soldaduei agindu diezaiela espetxean daukaten bitartean ondo tratatzeko. Gainera, epaitegira sartu aurretik bere burua defendatzeko oharrak apuntatuta zituen orria eta boligrafoa kendu dizkiotelako kexatu egin da.
Urriaren 19an hasi ziren epaiketa egiten, baina gero atzeratu egin zuten. Hussein eta beste zazpi lagun epaitzen ari dira, "humanitatearen kontrako krimena" egitea leporatuta. 1982an Bagdad iparraldean dagoen Dujailen 148 lagun hiltzea agintzea leporatzen diete, zehazki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu