AEB-etako hauteskunde primarioak
AEBetan demokraten barne hauteskundeek John Kerry hautagaiaren garaipen garbia utzi dute
AEBetan demokraten barne-hauteskundeek John Kerry hautagaiaren garaipen garbia utzi dute hegoaldeko estatuetan egin diren lehen bozketetan. Kerryk AEBetako hegoaldean egin dituzten bi primariatan irabazi du, eta erraz gainera. Tennessee eta Virginia estatuetan gailendu da, primariak egin diren 14 estatuetatik 12tan irabaziz. Jokn Edwards senataria izan da, Kerryren ondoren, emaitza onenak lortu dituen hautagaia. Wesley Clark general ohiak berriz, hirugarren postua lortu du eta AEBetako presidentziarako hautagai demokrata izateari utziko diola aurreratu du.
Horrez gain, AEBetan hizpide da George W. Bush Vietnameko gerran zehar guardia nazionalean egin zuen zerbitzu militarrari buruzko albistea ere. Demokratek salatu dute Bushek bere familiak zituen harreman politikoez baliatuz Texasen guardia nazionalarekin egokitzen zitzaion zerbitzu militarra ez zuela egin. Berri hori gezurtatu nahian, Etxe Zuriak Bushek guardia nazional bezala jaso zuen soldataren fakturak eman ditu argitzera, baina faktura horiek ez dituzte gauza ilun guztiak argitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu