AEBetako Floridako kartzelan David Alan Gore 58 gizonezkoa exekutatu dute bart, 28 urte heriotzaren zain eman eta gero.
1983an Lynn Elliott 17 urteko emakumea bahitzeagatik, bortxatzeagatik eta buruan tiro eginda hiltzeagatik espetxeratu zuten. 80ko hamarkadan sei emakume hil zituela onartu zuen; tartean Elliott. Beste bost hilketak direla eta bizi bitarteko kartzela ezarri zioten.
Haren abokatuak exekuzioa atzeratzen saiatu ziren, epaiketan gizonezkoak "aholkularitza desegokia" jaso zuela argudiatuta, baina epaileak atzera bota zuen eskaria.
Gorek hil aurretik igorritako ohar batean barkamena eskatu die Elliotten gurasoei.