Ekonomia

AEBetan ordainketen etetea eragozteko akordioa lortu dute demokrata eta errepublikanoek

Zorraren muga handitzea erabaki dute, eta, era berean, gastu publikoa murriztea. Hitzarmenak Senatuaren eta Ordezkarien Ganberaren oniritzia jaso behar du orain.

2011ko abuztuaren 1a
16:12
Entzun

Barack Obama AEBetako presidenteak eta Kongresuko ordezkari demokrata eta errepublikano nagusiek iragarri dute bart goizaldean zorraren inguruan akordioa lortu dutela, eztabaida eta gorabehera askoren ondoren. Horrenbestez, AEBek ordainketak etetea eragotzi dute, eta herrialde horretako zein nazioarteko ekonomiari, oraingoz, nolabaiteko egonkortasuna bermatzea.

Hitzarmenaren funtsa zorraren muga handitzea da, eta, horrekin batera, gastu publikoan murrizketa handia egitea.

Ordezkari demokrata eta errepublikano nagusiek egin dute bat akordioarekin, esan bezala, Obama presidentea buru dela, baina Alderdi Errepublikanoko sektore eskuindarrena -Tea Party deitzen zaion horren ingurukoa- eta demokraten arteko ezkertiarrenak aurka daude. Hain justu, Senatuan eta Ordezkarien Ganberan sektore horietako kideek proposamenaren kontra bozkatuko dutela iragarri dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.