AEBetan, Santorumek aise irabazi du Kansasko 'caucus'-a

Erredakzioa
2012ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Rick Santorumek aise irabazi du Kansasko errepublikanoen caucus-a. Kontaketa %48an zegoenean, atzo gauean, %52 Santurumen esku zegoen, eta Newt Gingrichen eta Mitt Romneyren esku %17. Estatu horretan 40 ordezkari daude lehian.

Romneyk, berriz, Marianas uharteetan eta Guamen, Pazifikoan,irabaztea lortu du, eta bederatzi ordezkari eskuratu ditu leku bakoitzean. Wyominen ere garaipen bidean zen atzo azken orduan. Hamabi ordezkari dituzte lehian.

Datozen abuztuan erabakiko dute errepublikanoen artean nor izango den Barack Obamari Etxe Zurirako kargua lehiatuko dion hautagai errepublikanoa. Oraindik ez dago ezer erabakita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.