AEBtako armadaren bozeramaile batek aditzera eman duenez, atxiloketa gehienak Mosul hirian izan dira –Bagdadetik 400 kilometrora– eta Faluja eta Tikrit hiriek osatzen duten triangelu sunian. Irakeko erdigunean jasan dituzte AEBtako militarrek erasorik gehienak, eta ia egunero hildakoren bat izaten gune horretan. "Erasoak isolatuak eta noizbehinkakoak izaten dira, baina okupazio indarrak estu eta larri jarri dituzte, eta horri nola edo hala erantzun egin behar zaio", adierazi du Australiako Defentsa ministro Robert Hillek.
Iragan igandean F-16 motako hegazkinek Faluja inguruko hainbat mendi bonbardatu zituzten, eta azaroaren 2an, erresistentziak Chinook motako helikoptero bota zuen, AEBtako 16 militar hilez. Handik aste batera 230 kiloko bonbekin Falujako beste inguru bat bonbardatu zuten, eta erresistentziak Black Hawk motako beste helikoptero bat bota zuen, AEBtako sei militar hil zituztelarik.
AEBtako armadaren hegazkinek ez zuten bonbardaketarik egin maiatzetik, Irak berreraikitzeko lanetan murgilduta zebiltzelako. "Gure erasoak areagotzen ari dira Baas alderdiko jarritzaileak ugari diren lekuetan", adierazi George Krivo AEBtako armadaren bozeramaileak.
Atxilotuak nonahi
Atxiloketa kanpaina horretan atzemandako 30 irakiarrak Bagdadeko Al Rashid hotelaren aurka egindako erasoarekin lotzen dituzte, AEBtako iturriek adierazi dutenez. Urriaren 16an egindako eraso horretan Paul Bremer militarra hil zuten, Irakeko behin-behineko Gobernuko kidea.
Ramadi eta Falujan hirietan –AEBtako tropen aurkako jarrera nabaria dago –, AEBtako militarrek 39 irakiar atxilotu dituzte, eta iturri militarren arabera, zenbait armategi topatu dituzte. Tartean, 300 obus eta tankeen aurkako misilak aurkitu dituztela esan du Krivok.
Mementoz, AEBtako militarrek ez du suntsipeko handiko armak gordetzen zituzten inolako armategirik aurkitu Iraken, nahiz eta bilaketa lanak oso ugariak izan.
Irakeko krisiaren ondorena
AEBtako militar bat hil du erresistentziak eta AEBtako armadak 200 lagun atxilotu ditu
AEB Amerikako Estatu Batuetako armadak Irakeko erresistentzia indartsuen dagoen guneetan 200 lagun inguru atxilotu ditu, azken asteetan izan diren eraso eta sarraskien ondoren. Gaur bertan egin du azken erasoa Irakeko erresistentzia armatuak, izan ere, Bagdad hiriburutik 50 kilometrora dagoen Iskandariya herrian AEBtako militar bat hil du. Dagoeneko AEBtako 151 militar hil dituzte George W. Bushek maiatzaren lehenean gerra amaitu zela iragarri zuenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu