Afganistan eta Pakistan arteko mugan 50 lagun hil dituzte, asko zibilak

Bost egunetan ustezko 100 ekintzaile, hamahiru militar eta beste hainbeste zibil hil dira borroketan

Erredakzioa
2008ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Alde bateko eta besteko datuak bat ez datozen arren, gauza bat ziurra da, Afganistan eta Pakistan artean dagoen Bajaur eskualdean dozenaka lagun hil dira jada. Gobernuko iturriei kasu eginez gero, atzo 50 bat lagun hil ziren Pakistango armadaren eta nazioarteko indarren erasoetan, gehienak talibanak. Tartean, ordea, baziren zibilak ere.

Joan den ostegunean hasi ziren borrokak, eta geroztik ustezko 100 bat taliban, hamahiru soldadu eta beste hainbeste zibil hil dituzte. Hala ere, Pakistango armadako eledun Athar Abbasek defendatu egin du indarraren erabilera: «Egoera kontrolik gabe zegoen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.