Afganistanek eta Pakistanek elkarrizketak hasi dituzte Turkian

Rabbani Afganistango presidente ohiaren heriotza ikertuko dute Kabulek eta Islamabadek

Erredakzioa
Donosti a
2011ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Bake elkarrizketak hasi dituzte Afganistanek eta Pakistanek Turkian. Hiru herrialdeetako estatuburuak Istanbulen bildu dira.

Herrialdeek elkarrizketak hasi dituzten lehen aldia da Burhanuddin Rabbani Afganistango presidente ohia hil zutenetik. Rabbani talibanekin elkarrizketak bideratzeko arduraduna zen, eta bi herrialdeek haren heriotzaren ikerketan lagunduko dutela adierazi dute.

Hamid Karzai Afganistango estatuburuak esan du talibanekin ez dutela hitz egingo: «Telefono zenbaki bat edo biltzeko leku bat eduki arte ez dugu hitz egingo talibanekin».
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.