Afganistanen 21 lagun hil dituzte eraso batean
KABUL. Gutxienez 21 lagun hil dituzte Afganistango Khost hiriko merkatuan egindako eraso suizida batean, probintziako Poliziak jakinarazi duenez. Iturri horren arabera, nazioarteko tropen konboi bat igarotzean zartarazi du lehergailua suizida batek. AEBetako enbaxadaren arabera, hemezortzi zibil eta hiru soldadu hil ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu