Afganistan

Afganistanen 95 pertsona hil dira eraso suizida batean

Lehergaiz betetako anbulantzia batek eztanda egin du Kabul erdialdean. Talibanek beren gain hartu dute erasoa.

Kabul erdialdean eraso suizida batek leherrarazi duen anbulantzia, kea dariola. HEDAYATULLAH AMID, EFE
2018ko urtarrilaren 27a
17:05
Entzun

Erasoan 95 pertsona hil dira, eta 158 zauritu, azken datu ofizialen arabera. Eraso suizida bat izan da. Lehergaiz betetako anbulantzia bat leherrarazi du gidariak hiriaren erdialdean, Barne Ministerioaren egoitza zenetik gertu, eta ingurua jendez gainezka zegoen.

Talibanek sare sozialen bidez hartu dute erasoa beren gain. Adierazi dutenez, gidari suizida Barne Ministerioaren egoitza zenaren aurreko kontrol postura iritsi da, ingurua poliziaz beteta zegoenela.

Afganistango Gobernuak jakinarazi du lau pertsona atxilotu dituela erasotzaileari laguntzea egotzita.

Abdula Abdula Afganistango gobernuko presidenteak nazioarteari eskatu dio neurriak har ditzala, "estatuak babestutako terrorismoari" —Pakistani erreferentzia eginez— aurre egiteko.

NBE Nazio Batuen Erakundeak erasoa salatu du, "giza eskubideen urraketa larria" direla nabarmenduta.

Kabulek beste eraso gogor bat jasan zuen duela zortzi hilabete. Lehergaiz betetako kamioi batek eztanda egin zuen orduan, eta 150 pertsona hil ziren.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.