Lehengo ostegunean Afganistanen, Ghazni eskualdean, talibanek bahitu zituzten 23 hego korearretatik batzuk hil egingo dituztela ziurtatu du gaur Qari Yousef Ahmadi taliban bozeramaileak, "[Afganistango] Gobernuak ez dituelako bete eskaerak".
Talibanek, hain justu, euren zortzi kide kartzelatik ateratzeko eskatu zuten, bahituen artetik zortzi lagun libre uztearen truke. Gobernuak, baina, ez diela erantzun jakinarazi dute haiek.
Afganistan
Afganistanen bahitutako 23 hego korearretatik batzuk hil egingo dituzte, "Gobernuak eskaerak ez betetzeagatik"
Lehengo ostegunean atzeman zituzten, eta zortzi taliban preso libre uzteko eskatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu