Badakhashan probintzian gertatu da ezbeharra eta hildakoak milaka izan daitezke. Albiste agentzien arabera, oraingo ehunka batzuk dira, baina desagertutakoak gehiago dira, eta horrek hildakoen kopurua handitu dezake.
Baieztatuz gero, azken urteetako ezbehar natural handienetako bat litzateke. Herri oso bat lurperatu du luiziak, eta beste batek lanean ari ziren erreskate taldeak lurperatu ditu gero, Tolo News katearen arabera.