Atzo Afganistanen atentatu batean hil ziren sei militarrak AEBetakoak ziren, gaur CNN telebista kateak jakinarazi duenez. Oraindik ez dituzte hildakoen izenak eman, baina administrazioko iturriak aipatuz eman du informazio hori CNNk.
Atentatua Afganistan ekialdean izan zen. Lehergailu batez erasotu zituzten soldaduak. Horiekin sei izan dira asteburuan hildako ISAFeko soldaduak.
Horiez gain, ordea, atzo 26 zibil hil ziren hainbat lekutan, CNNren arabera, matxinatuek buruturiko atentatuetan. Horietatik hamalau Kandaharren hil ziren, eta hamabi, Pakistango mugatik gertu.