Afganistanen inoizko erasoaldi handiena abiatu du NATOk

Helmandera 4.500 militar bidali ditu, «segurtasuna bermatzeko»; Afganistango mila soldaduri batu zaizkio

2007ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Ipar Atlantikoko ItunarenErakunde NATOk, Afganistango ISAF nazioarteko indar militarren erasoaldi zabal bat abiatu zuen atzo hegoaldeko Helmand probintzian. Atxile izena jarri diote operaziorari. Probintzia horretantaliban gerrillariak eta opioaren merkatuan ari diren trafikatzaileak oso talde sendoak direla eta, horiek menderatzea eta «segurtasuna jartzea» da helburu nagusia.

Atxile erasoaldian parte-hartzen duteISAFeko 4.500 militarrek eta Afganistango Armadako 1.000 soldaduk. «Helmand probintziaren iparraldean segurtasuna jartzea, eta bertako biztanleen bizi-baldintzak hobetzeko aukera emango duten antolaketak gauzatzen hastea nahi duen ekimen sorta baten hasiera da hau», azaldu zuen atzo ISAFeko buruzagi Ton Van Lon jeneralak.

«Talibanek, atzerritik sartutako muturreko islamistek, etanarkotrafikatzaileekjarduten duten eskualdeetan, segurtasuna bermatu ondoren, berreraikuntza lan batzuk abian jar daitezke», zehaztu zuen bere aldetik ISAFeko bozeramaile Tom Collins koronelak. Kabulgo gobernuak abian jarri nahi lukeen egitasmo hauetatik bat, Kajakiko barrutian urtegi handi bat eraikitzea litzateke. Eraikuntza proiektu abian jarri zutela diote agintariek, baina taliban gerrillari islamisten erasoengatik bertan behera utzi behar izan zutela.

Helmand probintzian dago talibanek lehengo hilean kontrolpean hartutako Musa Kalako herria ere.ISAFeko buruzagien aburuz, talibanak bertatik botatzea ez da Atxile ekimenaren helburu nagusietakoa; baina argi dago ISAF-NATOko indarrek gerrillari islamistek udaberri honetarako iragarrita daukaten ofentsiba handiari aurrea hartu nahi diotela. Talibanek adierazi dute 10.000 soldaduk parte hartuko dutela borroketan,eta eraso suizidak egiteko prest dauzkatela 200 ekintzaile.

ISAFek 36.000 soldadu dauzka gaur egun Afganistanen. Gehienak AEB Ameriketako Estatu Batuetakoak dira, eta behin eta berriro dei egiten ari dira beste herrialdeei euren parte-hartzea emenda edezaten. Orain arte,erantzun nahiko eskasa jaso du AEBen eskariak. Atzo, haatik, Bulgariakjakinarazi zuen 400 soldadutara ugaldu nahi duelabere parte-hartzea ISAFen.



PROTESTALDIA JALALABADEN. ISAFeko indarrez gain, AEBen manupeko nazioarte koalizio militarreko10.000 soldadu ingurudaude Afganistanen, eta iragan igandean eta astelehenean gutxienez 25 zibil hil zituzten. Haserre eta samin handia eragin dute hilketa horiek.2.000 lagun inguru elkarretaratu ziren atzo Jalalabaden. «Akabo Estatu Batuak !» eta antzeko oihuak nagusitu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.