Ikerketa hasi du AEBetako armadak, soldadu estatubatuarrek Afganistanen ustez egindako hilketak argitzeko. Salaketa baten karietara hasi dute ikerketa. Hiru zibil bidegabeki hil izana leporatu die armadako kide batek beste soldadu batzuei. AEBek sinesgarritzat jo dute salaketa. Soldadu bat behintzat espetxean sartu dute, zer gertatu zen argitzen duten bitartean.
Zibilak etengabe hiltzen ari direla eta, AEBek gero eta irudi kaskarragoa dute Afganistango herritarren artean. Ekintzaileen aurkako behar luketen hainbat operaziotan zibilak hil dituzte atzerriko soldaduek. Afganistango presidenteak, Hamid Karzaik, kontuak eskatuak dizkie AEBei.
Afganistanen zibilak bidegabe hil ote zituzten ikertzen hasi da Washington
Salaketak sinesgarritzat jota hasi dute ikerketa; soldadu bat espetxean sartu dute, zer gertatu zen argitu bitartean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu