Afganistango armadaren aurkako erasoan 35 lagun hil dira, gutxienez

Karzai presidenteak NATOri erasoak eteteko eskatu izana ukatu du Afganistango Gobernuak

Erredakzioa
2011ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Gutxienez 35 pertsona hil eta beste 32 zauritu dira Afganistanen armadaren soldaduak errekrutatzeko gune baten aurkako eraso suizida batean.

Afganistango Gobernua soldaduak bildu nahian dabil, baina horiek matxinatuen atentatuen helburu bilakatu dira. AEBak eta NATO armadaren eta Poliziaren segurtasunaren aginpidea eskualdatzen hasiko dira datorren uztailean. 2014rako Afganistanek eskuduntza osoa izatea espero dute.

Karzairen hitzak zalantzan

Iragan larunbatean Hamid Karzai presidenteak erasoaldiak eteteko eskatu zien NATOri eta AEBei. Afganistango Gobernuak Karzairen hitzak gaizki interpretatu zirela dio, orain. Presidenteak zibilak hiltzeari uzteko eskatu nahi zuela azaldu dute.

Nazioarteko soldaduak Afganistanen sartu zirenetik urterik odoltsuena izan zen iazkoa. Biktima gehienak matxinoen erasoaldiek eragin zituzten.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.