Afganistango Bagram baseari eraso diote
KABUL. Afganistango armadako hiru soldadu hil dituzte Bagrameko base militarrari erasota, Hagen Messer tenienteak adierazi duenez. Talibanek beren gain hartu dute erasoa, eta Zabiula Muyahid bozeramaileak adierazi du «galera larriak» eragin dizkiotela armadari. Hain justu, AEBek herenegun utzi zuten Bagramgo espetxea Kabulen esku.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu