Afganistango CIAren egoitzari eraso egin diote
KABUL. Ameriketako Estatu Batuetako herritar bat hil dute tiroz Afganistanen, CIAren egoitzari egindako eraso batean. Egoitzako langilea zen erasotzailea, eta bera ere hil egin da. Nuristan probintziako agintariek, berriz, NATOk hemeretzi zibil hil dituela salatu dute. Poliziak, bestalde, lagun bat atxilotu du, Burhanuddin Rabbaniren hilketa egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu