Milaka pertsona atera dira gaur kalera Londresen, Afganistango Gerraren hamargarren urteurrenean, horren kontra protesta egiteko. Trafalgar plazatik abiatu da protesta, Afganistango Gerran hildako soldaduen izenak irakurriz. Gainera, 120 puxika askatu dituzte, urte horietan iragan diren hilabeteak irudikatzeko.
Lehen ministroaren egoitzera arte joan dira manifestariak, antolatzaileen arabera, 5.000. Parte hartu dutenen artean zeuden Julian Assange Wikileakseko sortzailea, Jemima Kahn giza eskubideen aldeko ekintzaileak, Brian Eno musikari, Ahdad Sueif idazle egiptoarra, Simon McBurney aktorea eta alderdi laboristako hainbat diputatu.
"Gerra horri esker Erresuma Batua egonkorragoa dela esatea geroz eta gezur handiagoa da", esan du antolatzaileetako batek. Parte hartu duen beste bat Joe Glenton izan da, Afganistanera joatearia uko egiteagatik kartzelaratutako gazte bat. "Badakigu gerra hauek ez dutela bakearekin, segurtasunarekin, emakumeen eskubideekin, demokraziarekin edo egonkortasunarekin zer ikusirik. Euren bororka dirua eta boterea dira", esan du.
2001ean gerra hasi zenetik 382 Erresuma Batuko 382 soldadu hil dira Afganistanen.