Abdullah Abdullah eta Axraf Ghani Afganistango presidentetzarako hautagaiak akordio batera iritsi dira: "Ghanik eta biok batasun gobernu bat eratzea adostu dugu, egonkortasun politikoaren eta Afganistango segurtasunaren alde", esan du Abdullah-ek Tolo News telebistak jasotako prentsaurreko batean. John Kerry AEBetako Estatu idazkariarekin bildu ondoren iritsi dira akordio horretara.
Abuztu amaierarako espero dute hauteskundeen emaitza ofizialean berri izatea —ekainean egin zituzten—, presidente nor hautatu duten jakiteko. Horren ondotik, "elkarlanerako konpromisoa" hartu du Ghanik.