Mundua

Afrikako Batasunak Egipto zigortu du

Berria.info
2013ko uztailaren 5a
16:34
Entzun

Estatu kolpearen ondorioz, AB Afrikako Batasunak Egipto erakundetik kanporatu du, behin-behinean. ABren Bake eta Segurtasunerako Kontseiluak jakinarazi du, Twitter bidez. Mohamed Mursi demokratikoki aukeratutako presidentea zela esan du Afrikako estatuak biltzen dituen erakundeak.

ABk atzo ohartarazi zuen "neurriak" hartuko zituela. Afrika Erdialdeko Errepublika, Madagaskar eta Ginea Bissau ere behin-behinean kanporatuta daude estatu kolpeen ondorioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.