Afrikako bitartekariak ezin izan dira lurreratu Malin
BAMAKO. Afrikaren mendebaldeko herrialdeetako hainbat buruzagi Malira joatekoak ziren atzo, estatu kolpea eman zuten buruzagi militarrekin elkarrizketatzeko. Aitzinetik kolpea bertan behera uzteko eskatua zieten. Ezin izan zuten, ordea, Bamakon lur hartu, militar matxinoen aldeko jendetzak aireportua blokeatu zuelako, eta buelta erdia emanda Boli Kostara itzuli ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu