Ondoratzearen ondotik, nola edo hala hondartzara iristea lortu zuten 49 emigrantek azaldu dutenez, Yemengo kostaldetik hurbil zirela, ontziko jabeak itsasora salto egiten ez bazuten, jipoitu egingo zituela mehatxatu zien. Mehatxuen beldur ontzian zihoazen guztiak ontziaren alde batean pilatu ziren, eta ondorioz, irauli egin zen. Iragan ostiralean Somaliako kostaldeko Bassosa herrixkatik irten ziren. Bidaian lau lagun hil ziren, ura eta jatekoa falta zutelako, bizirautea lortu dutenek aditzera eman dutenez.
EMIGRANTEAK, INDARKERIATIK IHESI. Iragan azaroaren 21ean Afrikako 64 lagunek galdu zuten bizia Yemengo kostaldean. Horien artean zazpi emakume eta hiru haur zeuden. Herrialde horretako agintarien arabera, urrian 6.400 lagun iritsiziren, gehienbat Somaliatik eta Etiopiatik ihesi. Hil horretan 293 lagunek galdu zuen bizitza Adengo Golkoan.
Bestalde, gutxienez zortzi etorkin hi ziren atzo, Turkiako kostaldean. Antza 16 lagun inguru zihoazen ontzian ondoratu zenean.