Afrikan 265 milioi lagun goseak daude. NBE Nazio Batuen Erakundearen datuak dira, eta kontinentean bizi direnen herenakjatekorik ez dutela adierazten dute. Diru laguntzakelikagaien tokiko ekoizpena sustatzeko erabili izan balituzte, gosearen datuak bestelakoak liratekeela adierazi du, baina, JosueDionek, NBEko Elikadura Segurtasunerako eta Afrikarako Batzorde Ekonomikoko Garapen Jasangarrirako zuzendariak. 24.000 milioi euro inguru inbertitu dituzte Afrikara elikagaiak bidaltzen; Dionek uste du, baina, diru munta hori eskualdeko eta munduko merkataritza indartzen gastatu beharko litzatekeela, baita Afrikako pobreziari aurre egiten edo Afrikako ekonomiari munduan toki egiten.
«Afrikako nekazaritza egarriak dago, ereindako lurren %4 bakarrik baitaude ureztatuta. Asian, berriz, %33 inguru dira, eta Ekialde Hurbilean %29, gutxi gorabehera», azaldu dio NBEko kideak. Haren ustez, Afrikako nekazaritzak egiturazko arazoak ditu, eta ustiatu gabeko gaitasun handia. Horregatik, sektore horretan ezin da beste herrialde askorekin lehiatu, eta, beraz, goseari aurre egitea zail egiten zaio.
Zimbabwek laguntza behar du
Goseak daudenek biztanleriaren zati handi bat hartzen duten herrialdetako bat da Zimbabwe. CICR Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordearen arabera, 2,17 milioi lagunek ez dute jatekorik gaur egun. Egoerak okerrera egin dezake, gainera; horregatik, hainbeste laguni jaten ematen laguntzeko eskatu dio nazioarteari Stephen Omollo CICRek Harare hiriburuan duen ordezkariak.
«Oso kezkatuta gaude, dirua falta dela eta. Bereziki laguntza beharrean dauden hainbat familiari ekarriko dizkien ondorioengatik», azaldu du Omollok. Horren arabera, 18 milioi euro inguru behar dituzte 200.000 familiari laguntzeko. «Egoera kritikoa da dagoeneko. Baina egoerak okerrera egingo du, jasotzeko dagoen uzta galdu egingo baita». Otsailean, berandu iritsi ziren euriteak, eta horrek lehortea eragin du.
Afrikako herritarren herenak goseak daudela dio NBEk
Diru laguntzak tokiko ekoizpena sustatzeko baliatu izan balituzte, NBEk uste du egoera hobea litzatekeela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu