SIRIA

Afringo mugaldea bonbardatzen hasi da Turkiako armada

Turkiako Defentsa ministroak nabarmendu nahi izan du ez dutela Siriako kurduek kontrolatutako barrutia inbaditu

Turkiako armadako tanke bat Gaziantepen, Afrinekin mugan. SEDAT SUNA, EFE
Igor Susaeta.
2018ko urtarrilaren 19a
14:49
Entzun

Reuters berri agentziako kameralari batek filmatu ditu erasoak. Duela ordu batzuk hasi dira, gauerdia pasata, eta YPG Herriaren Babes Unitatea milizia kurduak adierazi du 70 bat bonba jaurti dituela Turkiako Armadak Afringo herrietara. Nurettin Caniklik berak baieztatu du "de facto" hasi direla erasotzen, baina nabarmendu nahi izan du erasoak "mugaldea gainditu gabe" egiten ari direla.  "Terrore elementu eta sare guztiak kanporatu behar dira Siria iparraldetik. EZ dago beste biderik".

Turkiak, hortaz, erdizka bete du atzo bertan egindako mehatxua, adierazi baitzuen Afrin inbaditzeko prest zeudela. Izan ere, gero Washingtonek ukatu egin duen arren, AEBetako ordezkari militarrek esan zuten, pasa den asteburuan, Siriako kurduen miliziekin eta haien aliatu arabiarrekin 30.000 bat kideko armada bat trebatzen hasiak zirela, SDF Siriako Indar Demokratikoek kontrolatzen duten eremuaren mugetan hedatzeko. Horrek Siriako Gobernua, Errusia, Iran eta, batez ere, Turkia haserretu ditu.

Siriaren ipar-mendebaldean dago Afrin, kurduen gainerako lurraldeetatik banatuta. Eufrates ibaitik ekialdera ez bezala, Afringo miliziek ez dute AEBen laguntzarik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.