Afroa higienearen kontrakoa dela argudiatuta, ilea leuntzera behartzen zituzten hainbat irakaslek Pretoriako High Schoolera joaten diren neska beltzak. 13 urteko neskek aurre egin diote aginduari, eta identitatearen eta duintasunaren aldeko borroka egin dute.
Ilea dago irudi horren oinarrian. Beltzek berezkoa duten afroa. Zulaikha Patel afro handiko neska da, eta hura bihurtu da borroka honen protagonista. Haren ahizpak Thedailyvox-i esan dionez, aurretik hiru bider aldatu behar izan zuen Patelek eskolaz, ileagatik. "Oso gaizki pasatu du". Bi aste eraman zituen eskolako arautegia, giza eskubideen ituna eta haurren eskubideena aztertzen.
Institutuaren aurrean elkarretaratzeak egin dituzte egunotan. Bertako ikasleak ez ezik, beste eskola batzuetakoak eta gurasoak elkartu dira, identitatearen ikur denaren defentsan. Hainbat bideo zabaldu dira sarean:
[youtube]https://youtu.be/bBcrWyxTih0[/youtube]
Ikerketa abiatu dute, eta hura egin bitartean arautegia bertan behera utzi dute, BBCren arabera.