AGE koalizioak ustekabea eman du hirugarren geldituta, BNGri aurrea hartuz

mikel rodriguez
2012ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Abertzaleen artean indar nagusia bilakatu da AGE Alternativa Galega de Esquerda, BNG Bloke Nazionalista Galegoa gaindituta —bederatzi jarleku AGEk, zazpi BNGk—. Inkestek gehienez bortz diputatu eman zizkioten, baina pronostikoak hautsi dituzte, bi faktore nagusirengatik: PSG Galiziako Alderdi Sozialistari ezkerretik kendutako botoengatik, eta Xose Manuel Beiras hautagaiaren eta militante abertzale historikoaren itzalarengatik.

BNGren sortzaile eta buruzagi izan zen Beiras. Urtarrilean utzi zuen blokea, Anova-Irmandade Nacionalista sortzeko. Duela hilabete eta erdi eskas osatu zuen koalizioa EU Esquerda Unidarekin, Espainiako Ezker Batuaren adarrarekin, baina kanpaina biziak emaitza onak eman dizkio. Francisco Jorquera BNGko hautagaiak blokearen zatiketari egotzi dio emaitza kaskarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.