Venezuela

Aginteari men ez egitea leporatu dio Venezuelako Gorenak legebiltzarrari

Oposizioak hemendik aurrera onartzen dituen legeek ez dute eraginik izango, inpugnatuta dauden hiru parlamentarik kargua uzten ez duten bitartean.

2016ko urtarrilaren 12a
12:53
Entzun

Iruzurra dela-eta hiru hautagairi legebiltzarreko eserlekuak hartzeko debekua ezarri zien Gorenak, baina erabakiari kasurik egin gabe, karguaren zina egin zuten. Gobernuaren arabera, hori dela-eta ez du ezein legek aurrera egingo Venezuelako Legebiltzarrean, oposizioak ez badu zuzentzen egindakoa. Chavisten eta oposizioko kideen artean tentsioa areagotzen ari da.

Iazko abenduaren 5ean legebiltzarrerako hauteskundeak irabazi zituen oposizioak; 112 eserleku eskuratu zituen, eta gehiengo kualifikatua lortu; chavistek oposizioko hiru parlamentari inpugnatu zituzten, eta auzitegiak onartu egin zituen inpugnazioak. Hiru parlamentari gutxiagorekin ez dira gehiengo kualifikatura iristen, eta, beraz, ez dute behar adina botere hainbat lege eta gobernuaren erabaki bertan behera uzteko.

Hain zuzen, atzo amnistiaren lege proiektu bat aurkeztu zuten legebiltzarrean. Proposamenak aurrera egingo balu opozioko hainbat kide aske geratuko lirateke, besteak beste, Leopoldo Lopez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.