Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) ohartarazi du A/H1N1 birusa duten pertsona kopurua bikoiztu egin dela azken 24 orduetan. Oraingoz hamabost herrialdetan banatuta 615 dira birusa duten herritarrak OMEren arabera. Hildakoak hamazazpi direla jakinarazi du.
Mexikoko gobernuak bere aldetik, A/H1N1 birusa duten pertsonak 427 direla eta gaitzaren ondorioz hil direnak hamasei direla adierazi du.
Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuak dira egoera okerrenean dauden herrialdeak. AEBetan, berriz, 141 kasu baieztatu dituzte eta haur bat da txerri gripearen biktima bakarra.
Lehenengoz, Asiara iritsi da birusa. Txinan Hong Kongera bidaiatu zuen mexikar baten kasua aurkitu dute. Hong Kongen (Txina) dauden hiru euskaldun gaitza izan dezaketelako berrogeialdian jarri dituzte, baita haiekin batera hotelean dauden 300 pertsona ere. Seulen (Hego Korea), kutsatutako beste emakume bat ere baieztatu dute. Txinak birusa ekiditeko neurri moduan, bertan behera utzi ditu Mexikorako hegaldi guztiak.
Lau edo bost hilabetetan txertoa prest izango dela jakinarazi du OMEk.
OMEk pandemia arriskuaz ohartarazi zuen herenegun, eta ondorioz, seiko eskalan lautik bostera igo zuen alerta egoera.
Euskal Herrian Bilboko 30 urteko gaztea da txerri gripeagatik kutsatutako pertsona bakarra.
txerri gripea
A/H1N1 birusa duten herritarren kopurua bikoiztu egin da azken 24 orduetan
Asiara heldu da gaitza. Txinan dauden hiru euskaldunek gaitza izan dezaketelako berrogeialdian jarri dituzte. Oraingoz hamabost herrialdetan banatuta 615 dira birusa duten herritarrak Osasunaren Mundu Erakundearen arabera. Hildakoak hamazazpi direla jakinarazi du erakundeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu