Irango hauteskundeetako atzoko lehen emaitza ofizialak baieztatu egin dira gaur. Izan ere, botoen %94 zenbatuta dutela, ikusi da Mahmud Ahmadineyad kontserbadore eta egungo presidenteak alde handiz irabazi dituela bozak, %64,47ko babesa lortu duelako, Irango Gobernuko Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera. Ondorioz, Ahmadinejadek ez du bigarren itzulirik beharko.
Mir Hussein Mousavi hautagai progresistak botoen %32,57 bildu ditu. Atzo Gobernuak lehenengo datuak jakinarazi baino lehen, Mousavik bere burua jo zuen hauteskundeetako garailetzat. Bozkalekuen atarian eginiko inkestetan oinarrituta, Moussavik adierazi zuen botoen %65 lortu dituela. Gaur, aldiz, ez du adierazpenik egin, baina haren milaka jarraitzaileek bozak errepikatzeko eskatu dute, "iruzurra egon delako". Manifestazioa egin dute Teheranen.
Mohsen Rezei kontserbadoreak botoen %2,08 jaso ditu, Mehdi Karrubi erreformistak %0,88.
25 milioi lagunek eman zuten botoa.
MunDUA
Ahmadinejad alde handiz garaile Iranen, eta oposizioa iruzurra salatzen ari da
Irango hauteskundeetako botoen %91 zenbatuta dela, egungo presidenteak %64 lortu ditu. Ez du bigarren itzulirik beharko. Mousavi hautagai progresistaren (%32,57) milaka jarraitzaileek bozak errepikatzeko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu