Mahmud Ahmadinejad Irango presidenteak gaur jakinarazi du Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetakoarekin (AEB) telebistan eztabaida izateko prest dagoela. "George Bushen garaian esandako bera diot: nazioarteko kontuez hedabideen aurrean hitz egiteko prest gaude. Ba al da modu hoberik arazoak konpontzeko?", esan du gaur, Teheranen. Iranek eta AEBek 1980an hautsi zituzten harreman diplomatikoak.
Halaber, Ahmadinejadek azaldu du Iranek parte hartuko duela Nazio Batuen Erakundearen hurrengo batzar nagusian, New Yorken, hil honen amaieran. Iazko batzarrean oso kritika gogorrak egin zizkion Israeli, eta hainbat herrialderen haserrea piztu zuen.
Auzi nuklearraz Mendebaldearekin, "elkarri begirunea izanda, elkarrizketa justua" izateko arazorik ez duela esan du.
Duela gutxi hautatu dute berriro Irango presidente, oposizioak iruzurra salatu zuen arren. Obama, berriz, urtarrilaren 20tik da AEBetako buru, George Bushen partez.
munDUA
Ahmadinejad-Obama eztabaida telebistan?
Irango presidenteak azaldu du prest dagoela AEBetakoarekin aritzeko jendaurrean. Mendebaldearekin "elkarrizketa justua" nahi du, "elkarri begirunea" izanda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu