Gaur jakinarazi dituzte Irango udal hauteskundeetako behin betiko emaitzak, eta Mahmud Ahmadinejad presidentearen kontrako oposizioa nagusitu da. Ahmadinejad bezala kontserbadoreak dira udal ordezkari gehien eskuratu dituztenak, baina presidentearen politika lerroaren kontrakoak.
Teheran hiriburuan, esate baterako, Udal Kontseiluko 15 aulkietatik 6 Ahmadinejaden kontrako kontserbadoreek eskuratu dituzte; bost erreformistek; lau Ahmadinejaden aldeko kontserbadoreek, eta bat hautagai independente batek.
Irango 29 probintzitan Ahmdinejaden kontrako kontserbadoreak nagusitu dira.
Mundua
Ahmadinejad presidentearen aurkakoak nagusi Irango udal bozetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu